XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zuretzat hamazortzi urtetako neska bilatzea...

DON INOZENTZIO. - (Animoso)

Bueno, orain arte exijitu besterik ez dut egin, baldintzak eskatu.

Baina nik, nire aldetik, ba daukat ere zer eskaini.

(Don Inozentzio gelaren erdian jartzen da, plantau plantau, jendeari begira).

LORE. - (Zutituz eta don Inozentzioren albora joanez)

Zer duzu eskaintzeko?.

(Peru ere don Inozentzioren albora doa).

(Mahaipetik irratiaren abotsa egin duen mutilak tela altxatu eta gorputzaren erdia ateratzen du don Inozentzio begiratzeko).

DON INOZENTZIO. - (Harro nahirik, baina egiazki kilikolo pasiatuz)

Sasoi onean nago.

(Peru seinalatuz)

Honek ere esan du.

Eta nik neuk ere horrela uste dut.

(Jendeari galdezka)

Eta zuek zer?. Zer uste duzue?.

Sasoi onean nago, ezta?.

LORE. - (Arretaz don Inozentzio aztertuz) Um!. Um!.

PERU. - (Era berdinean) Um!. Um!.

IRRATIKO MUTILA. - (Mahaipetik jendeari begira, buruarekin eta eskuekin ezetz esaten du).